viernes, 21 de septiembre de 2012

martes, 11 de septiembre de 2012

ERAKUSKETARAKO BIDEO PRESTAKETA

ARGI!
Erakusketarako bideoa prestatzen juteko info guztia balenciagaargitzen@gmail.com -en dago.
Bakoitzari informazio zehatz bat eskatuko zaio eta irailak 13 baino lehenago bidali beharko da.

jueves, 6 de septiembre de 2012

MUNTAIAREN PLANNING-a

KARTOIZKO MAHAIAREN MUNTAIA:
Astelehenean, Irailak 10 kartoi ondulatuko mahaia montatzen hasiko gara Balenciaga Museoan. Horretarako 3-4 pertsona minimo behar dira. Etorri ahal dezutenak komentario moduan jarri, mesedez. Ordua, goizeko 10:30tan Museoko atzeko sarreran. 

LANPARAK ERAMATEKO EPEA:
Lanparak erakusketan jartzeko lehenagotik prestatu behar dira, eta museoko mantenimendukoek egingo dute lan hori. Horregatik, ahal bada astelehenean bertan eraman beharko dira museora. Orduan 10:30tan Museoko atzeko sarreran. Ezin duenak, abisatu dezala komentario moduan edo balenciagaargitzen@gmail.com -en eta noiz eraman ahal izango duen zehaztu dezala. Gutxi batzuk badira eskolatik ere jaso ditzazket nik... Lanpara bakoitza, ondo babestuta kartoizko kaxa baten sartuta egotea gomendatzen da.

TESTUEN ENTREGA:
Entregatu dituzuen testuak word formatoan ere eskatu nahiko nizueke, tamaina kontrolatu ahal izateko. (Kontuz! Kontutan eduki testu batzuk luzeegiak direla eta A4 formatoan ez direla ia irakurtzen...)

martes, 4 de septiembre de 2012

ARTXIBOEN ENTREGA


IRAILAK 6-an zehar entregatuko da ondorengo dokumentazioa:

- DIN A1 panelaren PDF-a. 
(Gaur komentatu dugun moduan, gehiengoak irudi teknikoak direnez, komenigarria litzateke autocad-en maketatu eta PDF formatuan entregatzea. Halere, nahiago duenak photoshop erabili dezake...)
- Soinekoaren DIN A3 panel bertikala ez dezute entregatu behar. Kalitate handiko irudiak pasa dizkidate museotik eta hoiek nere kontu.

- Lanpararen DIN A3 panel bertikala. JPG formatoan eta 300ppp erresoluzioarekin.

- Testuaren DIN A4 panel horizontala. JPG formatoan eta 300ppp erresoluzioarekin.

Lanen entregak dropbox bitartez edo beste sareko almazenaje birtual baten bidez egin dezakezue. Link-a balenciagaargitzen@gmail.com helbidera bidali behar dituzue. Beste aukera bat, lehenagotik neri abisatu eta eskolan entregatzea da. 
Horrela izendatu behar dituzue artxiboak: 
(Xabierren kasua adibide moduan jarrita)

BA_panela_01-XABIER.pdf
BA_lanpara_01-XABIER.jpg
BA_testua_01-XABIER.jpg  + BA_testua_01-XABIER.doc !!!!

Errepasatu mesedez bakoitzaren soinekoaren izena eta urtea zuzen idatzia dagoela mail-ez bidalitakoarekin!!

01-XABIER
02-ITZIAR-JOSUNE
03-AIORA
04-MARTA
05-IRUNE-NAIKARE
06-MIKEL
07-XANDRA
08-ANDONI
09-DANI-JON
10-LILIA
11-IOAR

Hau entregatzean... bideoa egiteko informazioa eskatuko zaizue...


viernes, 31 de agosto de 2012

ERAKUSKETA PANELA



Aiora Astiz-ek utzitako panel proposamena gure dropbox helbidetik jeitsi daikete. 
Zuen panelak prestatzen joan zintezkete. Edozein duda suertatzen zaizuela asteartean komentatuko degu.
Panelak irailak 6-rako bukatuak egon behar dira!

____________________________________________________________________

INFO:
Dropboxean sartzea falta izan zaigun informazioa:

_Soineko eta lanpararen A3 fondoak orokorrean txuriak, soineko edo lanpararik beste kolore bat hobeto badatorkio, aurrera
_Testuaren A4 fondoa beltza
_A1 panelaren fondoa zuria

miércoles, 29 de agosto de 2012

ARGAZKIGINTZA SESIOA


IRAILAK 4, ASTEARTEA:

10:00-etan lanparei argazkiak ateratzeko klase teorikoa izango degu Asier Larraza argazkilariaren eskutik. Klasea 1.1 GELAN izango da.

Klasea ondoren eta egunaren zehar lanparen argazkiak egingo ditugu ESTATUA GELAN.

Gomendioak:

- Reflex argazki kamara eramatea, tripode bat eta bakoitzak egokien ikusten duen fondo bat.

Ezinbestekoa da balenciagaargitzen@gmail.com helbidera lanpara definitiboen irudiak bidaltzea erakusketara doaztenaren onarpena edukitzeko.

(Mesedez, klasera zatozten ala ez komentario moduan konfirmatu)

viernes, 17 de agosto de 2012

Metakrilatozko lanpara definitiboa

Kaixo,

Hemen usten dizuegu gure lanpara definitiboaren argazki batzuk.
A1-ak egiteko plantilla ez dugu aurkitu gmailean eta ezin izan dugu panela osatu, mesedez igotzen duzuenean hemendik abisatu!

Itziar eta Josune











jueves, 9 de agosto de 2012

Urdin anil koloreko zetazko gazarrez egindako gaueko soinekoa- Lanpara definitiboa



Aupa!
Esan nuen bezala, materiala lortu nuen eta nire lanpara bukatu dut. Egurrez eginda dago. Orain nire etxeak gordetuko dut erakusketara arte. Enga!

miércoles, 25 de julio de 2012

ERAKUSKETARAKO UDA PLANNING-A



ABUZTUAK 1, asteazkena:
- 10:00etan 3.pisuko tailerrean bilduko gara erakusketaren diseinuan lana egiteko.
- Egun honetarako lanpara definitiboak eraikita egon beharko dira erakusketara doazenaren onarpena eduki dezaten. 


ABUZTUAK 6, astelehena:
- Adibide moduan erabiliko den panelaren aurrediseinuaren dwg-a prest izango da. (panel adibidea egiteko proposatu zen taldearen taldekide bat datorren asteazkenean agertzea ezinbestekoa izango da erakusketaren diseinuaren baldintzak zeintzuk diren jakin dezaten)
- Abuztuan zehar, bakoitzak bere panela prestatu beharko du. 


IRAILAK 3, astelehena:
- Panelaren entrega.
- 10:00tan. Lanparen argazkiak egiteko klase teoriko bat izango dugu. (oraindik ordua konfirmatzeko)


IRAILAK 4, asteartea:
- 10:00tan. Lanparen argazki sesioa egingo dugu. (oraindik ordua konfirmatzeko)


Mesedez, denek erantzun komentario moduan ea datorren abuztuak 1-ean agertzeko asmorik dezuten.

Mobiliario






Gutxigorabera poropopopopera

Aupa!
DWG artxiboa BORRADORES-en dago. Gmailean.

martes, 24 de julio de 2012

       Erakusketarako lanparak kokatzeko eraren borradore bat egin dugu. Proposamenarekin ados ez zaudetenek jar ezazue komentario modura mesedez.

miércoles, 18 de julio de 2012

ERAKUSKETARAKO DISEINUA LANTZEN...

Balenciagaren soinekoa 1961 / "The Mirror of Realisation" Michelangelo Pistolleto


Erakusketako diseinuaren oinarri nagusiak finkatu ditugu aste honetan. Goiko bi irudien arteko loturan inspiratzen den mobiliarioa diseinatuko dugu... 
Pentsatzen joan! Datorren asterako ideia zehatzak behar ditugu!


Uztailak 24, asteartean, diseinuaren planoak eta prototipoen frogak egiteko bilduko gara. Ideia, lanegun intensiboa egitea da, ahal degun eta jende gehienen artean bildu eta lana aurreratu, horrela gure artean egun gutxiagotan gelditu ahal izateko.


- Ordua: goizeko 10:00-etatik aurrera...
- Tokia: 3.pisuko tailerrean.
- Ekarri beharrekoa: planoak egun nahi dituenak, ordenagailua. Maketak egin nahi dituenak, kartoiarekin lan egiteko behar izaten den herramienta (cuter-a, goraizak, kartoi ezberdinak, kola...)


Eskolan bertan bazkaldu eta lanean jarraitzeko asmoa dago. Mesedez, bakoitzak komentario moduan jarri dezala ea asteartean agertuko den eta hala bada zertan aritzeko asmoa duen... 

lunes, 16 de julio de 2012

KURTSOKO LANPAREN JASOTZE DATA

ABUZTUAK 1-etik aurrera apalen garbiketa egingo dela adierazi dute eskolatik!!!
Beraz, orain bai hilabete honen zehar, bakoitzak bere lanak jaso beharko dituela apaletatik.

lunes, 9 de julio de 2012

Uztaileko Entrega                                                                                        Uxoa Etxarri Errekondo




domingo, 8 de julio de 2012

TAILERREKO LANPAREN JASOTZEA

Komenigarria litzateke eskolako behe solariruko tailerrean utzi genituen lanparak hilabete honen zehar jasotzea eta udan zehar norberak bere etxean edukitzea. 
Normalean iraila arte ez da apal guztien garbiketa egiten, baina badaezpada ere eta udan zehar ezer gerta ez dadin, bertatik jasotzea aholkatzen da.

miércoles, 4 de julio de 2012

UZTAILERAKO EGINBEHARRAK

Gaur goizean, Cristobal Balenciaga Museoan izan gara kurtsoan egindako lan prozesua eta emaitzak bertako arduradunei erakusten. Aurkezpena gustokoa izan dutela dirudi, ondorioz, lauhilabete honetan egindako lana nolabait ezagutzera eman dadin, museoan bertan erakusketa bat antolatzeko proposatu digute...
Aukera ezinhobea kurtsoa borobil bukatzeko!!!

Milesker kurtsoa aurrera eramaten lagundu diguten gonbidatu guztiei! 
(Miren Arzalluz, Tytti Thusberg, Minimil, Santos Bregaña eta Mikel Setien...)




Beraz, datozen hilabeteetako badugu lana. Hau izango litzateke datozen egunetarako planning-a: 


Uztailak 10 (asteratea):
Ikasle bakoitzak bere lanaren "autokritika" bat egin beharko du bere lanpara, dagoen moduan, erakusketara eramateko moduan ikusten duen ala ez. Eta hobetu behar duen kasuan, ea zein aspektutan hobetuko lukeen adierazi beharko du (materiala aldatuz, diseinua zertxobait aldatuz...). 
Guzti honen balorazio ekonomiko bat egitea eskatzen da, diru laguntza bat eskatu ahal izateko. Horretarako, diru-laguntzan interesatua dagoen ikasle bakoitzak txosten bat prestatu beharko du A4 formatuan, bertan bere lanpara deskribatuz eta aurrekontua ahalik eta zehatzena eginaz. Diru laguntza hau, lanpara berreraikitzen edo hobetzen laguntzeko bakarrik litzateke.
Nahi duenak, datorren asteartean 11:30tan eskolara gerturatu eta txostena zuzenean neri entregatzeko aukera izango du eta bestela balenciagaargitzen@gmail.com helbidera bidali dezakezue.

Uztailak 17 (asteartea):
11:30tan tailerrean bilduko gara. Erakusketaren diseinuan pentsatzen joateko ardatzak erabakiko ditugu eta udan lanaren banaketa egingo dugu.

lunes, 2 de julio de 2012

ASTE HONETAN...

Aste honetako plannig-a horrela doa:


Uztailak 3, asteartea: 
11:00tan azken solairuko tailerrean powerpoint-a montatu eta ensaioa egiteko.


Uztailak 4, asteazkena:
Balenciagara goaz aurkezpena egitea. 
(Ordua,10:30etan sarreran)

martes, 26 de junio de 2012

Erakusketa proposamena Balenciaga Museoan

Uztailak 4ean Balenciaga museoko arduradunei erakutsiko diegu gure kurtsoko lana, erakusketa posible baten inguruan eztabaidatzeko. Horretarako beharrezkoa da bakoitzak bere lanpara eta soinekoaren sintesia aurkezten duen power point bat egitea. Hiru diapositiba dituen plantila bete behar da, ez duenak eska diezaiola astearteko bileran egondako norbaiti. Aurkezpena gaur bukatzeko asmoa daukagu.

martes, 12 de junio de 2012

Esposaketarako taldeak:
Panfletoa: Aiora, Josune, Nerea, Mikel
Panelak: Xabi, Andoni, Dani, Jon
Erakusketa: Lilia, Ioar, Itziar, Uxoa

Asteartean, 19an, 10:00etan geratu gara 3.taierran

4e_Ioar Cabodevilla

kontraste lehia emakumea argiz janzteko.


Emakumea. Insinuazioa. Kontrastea. 

Gorputz gardena, argiduna, sensuala, gardenago, argidunago eta sensualago egiten dion itzal bolumendun beltz baten ondoan. Kontrasteen lehia emakumea emakumeago egiteko, argia argiago izateko emakume jantzian.






jueves, 7 de junio de 2012

LANPAREN ENTREGA eta EGUTEGIA

Maiatza bukaeran izan genuen Lanparen entrega eguna. Cristobal Balenciagaren diseinuetan inspiratutako lanparak!!



Ekainan zehar lanparen inguruan lan egingo dugu erakusketa prestatzeko. 
Hemen egutegi proposamena:

- Ekainak 12, asteartea (11:30 - 14:30)
- Ekainak 19, asteartea (11:30 - 14:30)
- Ekainak 26. asteartea (11:30 - 14:30)


3.pisuko tailerrean bilduko gara.