lunes, 21 de mayo de 2012

4e_ Andoni Pombo Aramendi



Emakumearen lagun, iluntasunaren etsai, keinu soil batek deskribatzen du, xume bezain aberats, ulerterraz eta argi. Argi bezain argitsu, bere koloreak edonor erakartzen du, edozein leku bete lezake, edonor harrituko luke. Alai, itxura eta izaeragatik. Uhalak besarkaturik aske da. Bere geldotasunean, mugimenduan dirau, geldirik dago, bai, baina ez dirudi. Grabitatea dago beregain, baina ez da nabari. Kontraesan gehiegi, guztiak dira ordea zilegi.

Emakumearen lagun, iluntasunaren etsai …



Ebaketan ikusten da argi eta garbi lanpara eta soinekoaren arteko lotura. Soinekoaren trazak eta eraikuntza lanparara eraman nahi izan dira. Keinu soil eta azkar bat dago bai soinekoa eta baita lanpararen atzean ere. 

Hasieratik sartzen da beraz materiala jokoan. Beharrezkoa da grabitatearen eragina jasaten duen material bat erabiltzea, baina ez gehiegi ere, ebaketaren forma mantentzeko modukoa. Plastiko mota ezberdin ugari probatu ondoren, 2mm PVC laminak hautatu izan dira, besteak beste plastikozko tiraz eginiko ate industrialetan edo negutegiak estaltzeko erabiltzen den gaia da.


Ebaketa garatu den modura, altxaera ere landu da. Ebaketak  soinekoa eta elementuaren artean ezartzen duen harremana indartu nahi izan da altxaeraren bitartez. Bertan emakumearekin erlazionatu ahal diren kurba leunak deskribatzen ditu lanparak, bere garapenak era berean, mugimendua sentsazioa emanez, emakumeak soinekoa daramanean sortuko litezkeen mugimenduak erreproduzituz. 

Mugimendua, bai diseinuak bai materialak ematen du, gaia gardena izanik, kapa ezberdinen gainjartzeak sekuentzia batera eramaten gaitu, sekuentzia hori oinezko baten mugimenduak izanik.



Lanpararen eraikuntzari dagokionez, Balenciagak erabili ohi zuen sinpletasuna berreskuratu nahi izan da. Elementua pieza nagusi bakar batez osatua dago, eta pieza horren diseinua jantzi batenaren oso antzekoa izan da, materiala modu jakin batean moztuz eta tolestuz azken forma egoki bat lortuz.

Hori ahalbidetzeko, patroi bat garatu da, patroi horretan islatzen direlarik proiektuaren kontzeptu nagusi guztiak. Sinpletasuna, mugimendua, soinekoarekin erlazioa…



Orain arte deskribatutako elementua ez da isolaturik ulertzen, ez da elementu ikoniko bat naiz eta bere baitan indar handia izan. Elementuaren errepikapen egoki bate bidez argia modu jakin batean banatuko duen paisai bat sortzen da, lekuari izaera ematen diona eta beharrei erantzuna ematen diona.

Elementua sare batean “ a tresbolillo” kokatzen da, eta elementu guztiak beraien artean gerriko batzuen bitartez lotzen dira. Elementu honek lanpara sabaitik zintzilikatzeko balio izateaz gain argia bildu, koloreztatu eta ezkutatu egiten du, osotasunari koherentzia emateaz gain.
Ondorio modura beraz, esan dezakegu, lortu dela, material arrunt baten manipulazio zehatz baten bidez, Balenciagaren soineko ezagunenetako bat bezalako ikono batekiko erlazio kontzeptual eta formal bat izatea, elementu hori, era berean, espazio  jakin bateko argia janzteko erabili delarik.

Soineko bat abiapuntutzat hartuz, espazio bateko argiztapenaren oinarria lortu da. Arte lan baten irakurketaren ondorioak objektu arrotz batean islatzeko ariketa izan da. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario