martes, 22 de mayo de 2012

4e_Xabier Polledo Arrizabalaga



TESTUA:


Balentziaga Kontzeptua. Kontzeptu Elegantea. Sinpletasunaren Elegantzia.


     _Balenciaga kontzeptualizatuz


Balentziagaren ekarpen nabarmena dogu elegantziaren berrirakurketa kontzeptuala emakumearengan. Elegenatzia kontzeptuala dogu hau, emakumea jantzi baino gehiago egiten dauana, emakumea hito bilakatzea. Diseinuak, beraz, elegantzia kontzeptual hau era zuzen batean berrirakurri da, Balenciaga ideien katalogazio, zatikatze eta osotasun baten legepean hito bat bilatzea: argitasunaren presentzia. 

Emakumea dogu Balentziagaren intentzioen foku oro, emakumearen kontzeptua jorratzea, beraz, ezinbestekoa da diseinuan. Balenciagaren elegantzia kontzeptuak emakumearen formak estaltzea eban helburu, emakumea baita diseinua daramana, eta ez alderantziz. Hala ere, emakumea bera da diseinua eramateaz eta harro erakusteaz arduratuko dauana, beraz, emakumearen figura intuitu egiten da diseinuaren hainbateko ezaugarrien artean. Emakumea, beraz, egitura bilakatzen da proiektazio prozeduran, diseinua eutsi egingo dauan ardatz bertikala. Balenciaga diseinua ardatz horretan zehar jarri izanen da.

Bolumena da Balenciaga-elegantzia kontzeptuaren gako nabarmen bat. Bolumen honek emakumearen formak estaliko dauz mugimendua eta doigarritasuna lortzearren. Bolumena forma geometriko sipleen arteko maklaketa eskultoriko batean datza, emakumearen gainean egindako zertzelaketa baten modura ulertuta. Bolumen sinple honek argitasunaren biltura izango da , zeina doigarritasuna eta mugimenduen askatasuna bermatuko dauan.

Patronaiaren teknikaren garapena eta gaitasuna da Balenciagari maisu bilakatu ebana. Bere maisutasunare gako nagusiena patronaiaren sinpletasunarekin lortu dakikean bolumetria zein diseinu askatasun maila gorenak aztertzea zan, hots, patronaiaren sinpletasunarekin, bere diseinatze prozesuan parte hartzen daben gainontzeko kontzeptuerin batera lan egitean, lortzen diran emaitza eskultoriko eta konplexuak lortzea. Patroia era egokian joskuntza teknika egokiarekin tratatu ezkero itsumustuko formak lortzera bideratzen gauguz. Patroiek, beraz, forma geometriko bakunekin diseinu konplexuak lortzea bideratzen dabez.

Ehunaren arkitektura deritzona Balenciagaren diseinuen eraikitze zergatiaren egiak justifikatzen dauz. Kontzeptu hau argitzean Balenciaga teknikak sinbiosi esanahia hartzen dau: ezin daiteke Balenciaga Bolumetria ulertu Patronaia eta Telaren Arkitektura kontutan hartu gabe; ezin daiteke Patronaia ulertu Telaren Arkitektura eta Bolumentria ulertu gabe, eta azkenik, ezin daiteke Balenciaga Bolumetria zein Patronaia emon Telaren Arkitektura barneratu gabe. Balenciagaren obrari borobiltasuna emongo dion azken kontzeptua ehungintzan egindako ikerkuntzan datza. Bere diseinu utopiak errealitate bilakatzeko tela erresistente ea semi-autoportanteen bilakuntzara bideratu eban. Bere diseinuak egia bihurtzeko, diseinuan erabili beharreko ehunak erresistentzia haina eduki beharko dau sinbiosian egon ahal izateko. Bere ehungintza ikerketen sintesi modura, esan daiteke goi maialko ehunen eta ehun normal baina erresistenete, eta nola ez, duinak ere izan daitekean ehun ohikoekin nahasten ebazan. Diseinuan, beraz, material ohikoez eginda egon daiteke, baiana elegantziari eta duintasunari uko egin gabe. Ehunaren materialtasunak, gainera, diseinuaren exagerazio puntua emoten deutso, bolumenaren eta ehunaren matize oro bilduz.

Kolore Beltza da diseinuaren puntu garrantzitsua, elegantziari lotutako kolorea izanik, Balenciaga diseinuaren distintiboa dan elegantzia irudikatzen dau.

Lotura puntuala da diseinuari bateragarritasun bat emoten deutson elementua. Diseinuan patroi eta bolumen oro lotura puntu bakar batean lotzen dira, emakumearen egitura-ardatzarekin bat eginez. Lotura hau izanen da diseinua eta egitura batu egingo dauan kontzeptua.

Eskultorikotasuna, presentzia, hitoa... jorratzen dabe Balenciaga obrek; ikusiak izateko erabileretarako pentsatuta daudenetz. Diseinuak, beraz, presentzia hori ere bermatuko dau erabilera desberdinak bereganatuz, Irudi bat sortuz.

LAMINAK:



PANEL KONTZEPTUALA:



PROIEKTAZIO PROZEDURA OSOA:

Lanpara baten analisia:


Berokiaren analisia:

Berokia eta lanpararen arteko lotura: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario